|
HEZKUNTZA ERREFORTZUA ETA
KLASE PARTIKULARRAK |
 |
Gure akademian errefortzu klaseak eskaintzen ditugu lehen hezkuntza,
bigarren hezkuntza eta zientzien batxilergorako. Ez zaitez erotu
ikasgairen bat trabatu zaizulako edota zure notak erdipurdikoak
direlako, eskatu behar duzun laguntza. Matematikak hain zailak ez
direla ikusiko duzu eta fisika ulertezina edota historia ikastezina
ez direla egiaztatuko duzu. |
|
|
AZTERKETEN PRESTAKUNTZA |
|
HHEko
klaseak gogorrak egiten zaizkizu? Goi mailako gradurako sarrera
azterketa egin nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Edo
selektibitateko notak ez dira espero zenituenak izan eta hobetzeko
laguntza nahi duzu? Ez zalantzarik izan, hemen gidatuko zaitugu zure
helburura. |
 |
|
|
|
IKASKETEN NAHASTEA |
 |
Ikasketen nahasteak,
dislexia edo arreta gabezia kasuak, zuzenean eragiten dute
hezkuntzaren eboluzioan; ez utzi denbora pasatzen, zenbat eta
lehenago eragotzi, hobe! Jaso behar duzun errefortzu egokia gurekin. |
|
|
IRAKURKETA ETA IDAZKETA |
|
Zure seme-alabak irakurtzen
eta idazten ikasteko garaia da eta… Emaitzak ez dira espero
zenituenak? Ez dakizu nola lagundu? Hemen era egokian bideratuko
dugu prozesuan, helburu berri hau arrakasta osoz gainditu dezan. |
 |
|
|
|
IKASKETA TEKNIKAK |
 |
Ikasten hasi behar zarenean
ito egiten zara? Ez dakizu nondik hasi, egin beharrak nola antolatu
edo eskemak nola egin? Hemen horretarako jarraitu beharreko urratsak
eta beharrezko teknikak emango dizkizugu. |
|
|
IKASKETA GELA |
|
Ikasketa gela bat dugu akademiako ikasleen
eskura, akademia irekirik dagoen ordutegian erabil dezakezuena.
Etxean ikastea gustatzen ez bazaizu edota zure irakasleak hurbil
eduki nahi badituzu ikasten duzun bitartean, hemen duzu zure lekua.
|
 |
|
|
|
ARRETA PERTSONALIZATUA |
 |
Guretzat ikasle bakoitza bakarra da eta
behar duen arreta eskaintzen zaio. Era berean hemen azaltzen ez den
beharren bat baldin baduzu zure ikasketetan, kontsultatu iezaguzu
inongo konpromisorik gabe eta ikusiko dugu lagun zaitzakegun edo
saiatuko gara zu aholkatzen eta gidatzen.
|
|
|
|